May 9th, 2008

Eskola-egutegia

EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan ikaskurte bakoitzeko eskola-egutegia egiteko oinarrizko arautegia zehazten duen Agindua argitaratu da. Hemen irakurri dezakezue.

May 9th, 2008

Maiatzak 11: Bizikleta Eguna

bizikletaeguna.jpgBizikleta martxa antolatu du Biziz Bizi Hiri Txirrindularien Elkarteak igande honetan eguerdiko 12etan Bilboko Arenalean. Helduentzako bidea 12 kilometrokoa izango da eta txikientzakoa 4koa.

May 7th, 2008

Dirulaguntzak: informazio garrantzitsua

Dakizuenez, maiatzaren 29an amaituko da 2008-2009 ikasturterako Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak eskatzeko epea. Eskaerak egiterakoan kontuan izan behar duzuen informazio garrantzitsua eta pasa den ikasturteko gastuak justifikatzeko orria dituzue hemen.

May 7th, 2008

Maiatzak 14: BIGEren II Topaketa

Maiatzaren 14ean “Praktika onak partekatzeko” BIGEren II Topaketa ospatuko dugu Bilboko Boluntan (Zabalbide, 1) arratsaldeko 6etan. Hainbat ikastetxetako IGEek euren esperientziak aurkeztuko dituzte bertan.

May 7th, 2008

Maiatzak 8: “Ikasle euskaldunak sortzen. Urrats bat aurrera” jardunaldia

Kontseiluak “Ikasle euskaldunak sortzen. Urrats bat aurrera” izeneko jardunaldia antolatu du maiatzaren 8an goizeko 9:30etan Deustuko Unibertsitatearen auditorioan. EHIGEk parte hartuko du bertan.

April 22nd, 2008

Hezkuntzaren Aldeko Nazioarteko Kanpaina

same08.jpgInor kanpoan utziko ez duen kalitatezko hezkuntza aldarrikatzeko helburuarekin Hezkuntzaren Aldeko Mundu-Kanpaina ospatuko da apirilaren 21etik 27ra. Aurtengo leloa “Jarri zure pieza; guztiak dira beharrezkoak” da.

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan lantzeko materialak eskaintzen dira kanpainaren web gunean, baita triptikoa, kartela eta bannerra ere. Hemen ikusi dezakezu Euskal Herrian egiten ari dena.

April 15th, 2008

Hezkuntza sailaren dirulaguntzak IGEentzat

Gutxi barru argitaratuko da IGEentzako dirulaguntzak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren dekretua. Maiatzaren 29an amaituko da eskaerak egiteko aukera.

April 15th, 2008

Euskal Eskola Publikoaren Jaira joateko autobusak

ekiozu.pngEkainaren 1ean Barakaldon ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren 17. Jaira joateko autobusak antolatzeko dirulaguntzen berri eman nahi dizuegu. Kontuan izan BIGEk ez duela laguntzarik emango Barakaldora garraio publikoz zuzenean iritsi daitekeen kasuetan.
autobusak-jaia-08.pdf

April 14th, 2008

EHIGE aldizkaria

ehige2.jpgLaster jasoko duzue EHIGE aldizkariaren bigarren zenbakia. Gai hauek lantzen ditu: eskola demokratikoak, PROA plana, irisgarritasuna eskoletan eta berrikuntza. Horietaz gain gure ikastetxeetako egitasmoak jorratzen ditu.

April 14th, 2008

Irrika aldizkaria

irrika.jpgGazteei zuzenduriko Irrika aldizkaria eta web gunea sortu dituzte EHU, Eusko Jaurlaritza, foru aldundiek eta Elhuyar Fundazioak zientzia euskaraz gizarteratzeko asmoz. Egitasmoa DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleei eta Batxilergoko ikasleei zuzendua dago.  Teknologia, medikuntza, biologia, ingeniaritza, animaliak eta abarrei buruzko erreportaiak, elkarrizketak, albisteak eta beste hainbat eskaintzen ditu.